XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doloreki, doloreki, Matalaz
Odola Jaunari, Herriari
Eskentû dûzû.
Bihotzez, bihotzez,
Orai danik, izan ditian
Entzûnik, oi! Dohakabiak,
Obratûrik zuzenak,
Denak aurhide bizitzeko.

(Khiristiek heda mihise xuri bat Matalaz-en khorpitzaren gaiñen eta karga khorpitza karkanuetan).

(Denak erretira).

a) Biharamenian, erran bezala, gaztelûko bortha-gai batetan, ezpata baten phûntan (9-11-1661). Bena Xûberotarrek hartû zien bûria eta ehortzi debotki (1-1-1662). Eztakigû nun.

b) Erran bezala eginik izan zen, de Belaren arau eta hanitxek uste dien bezala.

c) Matalazek bûria mustûrik ûkhen zian Lextarre peko ordokian. Gero, errota baten gaiñen, khorpitza oro desegin zeioien. Hiltzeko ordian, Matalazek, denen aitzinian, pharkamentû galthatû zian eta saintûki hil zen.

Satanak
HOGEITAZAZPIGERREN JELKHALDIA
Sar eskûiñeko borthatik: Kattalina, Gabriel, Graxi d'Oihenart, Jakes, Piarres, Allande d'Oihenart. (1668) (a).

A. d'OIHENART
Amets bat bezaiñ llabûr da
Mûndû huntako bizia.
Enia dûzû ûrhentzen,
Orai da ene aldia!